XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begiak aurpegian yauzi egiten eutsoen zidur-bizia bai liran.

Eskeinten ebezan xuri guztiak gogoan eukozan.

Eta eskeintza amaitutakoan azpilltxua niri kenduta altara-gaiñean ipinten eban.

Agaz bizi, edo obeto esana, il nintzan bitarte guztian, enintzan txuri baten yaube egin.

Ardautegitik eneutson sekula txuri bat ardo ekarri, ta kutxan eukon apurretik neurriz artzen eban eta aste osoan irauten eutson.

Eta bere zikoiztasuna estaldutearren esaten eustan: Txo, abadeak yan-edanian gartxu izan bear ddoek, eta nik ez ddoat geiegirik egiten besteak lez.

Baiña guzurra iñoan zikoitz arek, eleizkizunetan eta illeta-egunetan besteren llepotik otsoak lez yaten eban, eta amorratu batek baiño geiago edaten.

Illeta aitatu dodan ezkero, Jainkoak barka begit orduan gizatasunaren aurka egon izana, iñoz ez ta.

Ondo yaten bai gendun, bada ta, betetan nintzan.

Gura neban eta eskatzen neutson Jainkoari, eguneko bat eroan egiela.

Eta gaixoai eleizakoak emoten geuntseezanean, bertan dagozanai abadeak errezetako agintzen deutsenean, batez bere azken-igurtzi edo oliatzean, enintzan ni laburrena otoitz egiten, eta biotz biotzez eskatzen neutson Jainkoari, ez noski berari egokion tokira artu egien, esan oi dan lez, baiña eroan egiala mundu onetatik.

Eta bat edo bat ataraten zanean ¡Jainkoak barka begit! deabruak eroango al dok milla bidar esaten neban.